BASQUE CROSSFIT TXAPELKETA

Same spirit. Bigger version

V

Bost urte historia bihurtu den zerbait eraikitzen. Bosgarren edizio hau inoiz baino indartsuago dator, berrikuntza askorekin eta datozen hilabeteetan pixkanaka ezagutuko dituzuen sorpresa gehiagorekin.

egunak
orduak
minutuak
segundoak

BCT 2026ko INFORMAZIOA

Hemen uzten dizuegu V. edizioko izen-emateetarako kontuan izan behar duzuen informazioa. Oinarri Legalak irakurtzea gomendatzen dizuegu, denaren berri izateko 😉

Lehiaketako parte-hartzea ondorengo kategorien arabera egingo da, eta sailkatutako atleten kopurua hau izango da:

BANAKAKOAK

  • Elite Gizonezkoak | 40 atleta sailkatu
  • Elite Emakumezkoak | 40 atleta sailkatu
  • Master +35 | Gizonezkoak 20 atleta sailkatu
  • Master +35 | Emakumezkoak 20 atleta sailkatu
  • RX Gizonezkoak | 20 atleta sailkatu
  • RX Emakumezkoak | 20 atleta sailkatu

TALDEAK

  • RX Taldeak | 40 talde sailkatu
  • Intermedio Taldeak | 120 talde sailkatu
  • Scaled Taldeak | 120 talde sailkatu

*Taldeak 2 mutil eta 2 neskak osatu ahal izango dituzte, eta 1 neska eta 3 mutil izateko aukera ere izango dute. Bi aukerak ariketa eta material berdinen aurrean lehiatuko dira. Ez da etorkizunean kategoria berririk sortuko bi aukerak bereizteko.

BINAKAKOAK

  • RX Mistoa | 40 bikote sailkatu
  • RX Gizonezkoak | 40 bikote sailkatu
  • Scaled Mistoa | 60 bikote sailkatu
  • Scaled Gizonezkoak | 60 bikote sailkatu
  • Intermedio Mistoa | 60 bikote sailkatu
  • Intermedio Gizonezkoak | 60 bikote sailkatu
  • Master +35 Mistoa | 20 bikote sailkatu
  • Master +35 Gizonezkoak | 20 bikote sailkatu

*Master +35 bikoteetan, bien adinen batura +70 urtekoa izan beharko da.

GARRANTZITSUA: Kategoria bat ospatzeko, ezarritako gutxieneko izen-emate kopurua lortu beharko da. Gutxienekora iristen ez diren kategoriak bertan behera geratuko dira.

  • WOD 1aren argitalpena: martxoaren 30ean
  • WOD 2aren argitalpena: apirilaren 7an
  • WOD guztien bidalketaren amaiera: apirilaren 14an
  • Behin-behineko atleten zerrenda: apirilaren 25ean
  • Erreklamazioak: apirilaren 26-27an
  • Behin betiko zerrenda: apirilaren 28an